XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pelipe ta Idoia zoriontsu bizi dira.

Idoia itxaroten... Gurea noiz?.

Mutilla ala neskatoa naiagoko zenduke leenengoa?.

Seme nagusia, zer izatea gurako zenduke? Maixu? Osagille? Artzain!?.

Katoliku egiteko asmoz nabil aspaldian.

Ordu beteko iru ikasgai astean, damoskuz emengo abadeak.

Katolikoen legeak, nik uste neban baño gogorragoak dira.

Abadeak diño, iru illebete barru gertauko nazala, bateoa artzeko.

Ez nago bide au artuaz damututa.

Nire gurasoak, iñoiz ez dira izan eliztarrak; elizara joaten ikusten nebazanak, batez bere gazteak, ni baño zoriontsuago zirala uste neban beti.

Bizi guztian utsune aundia nabaitu izan dot barruan.

Sinismen ezaren utsunea.

Ganera, ezkonduak sinismen batekoak izan bear leukie.

Sentzunak diñosku ori.

Domeketan, alkarrekin elizara joatea, gauza ederra izango jat!.

Laster bialduko deutsudaz, agindu neutsuzan zinta ta magnetofonoa, mendian zagozan denporan, ingeles ikasten jardun dagizun.

Bialdu neutsuzan liburuai, gogor ekin.

Mendiko bakartade au, geroago ta gogorrago joakit.

Yokin'ek esan eustana, egia:
- Neskatillen kartak, mendiko egoera latzago egingo euek.

Urrengoan:
- Orreik, bitza ta gogoa biguntzen joezak.

Diru-maitasuna dok, mendiko bakartadea jasanazoteko gizonentzat lagunik onena.